XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atlantikoan eta Pazifikoan ez dut uste zortzi-hamar uharte baino gehiago egongo direnik naufragioren baten ondoren ni ailegatu ez naizenak.

Denak gida turistikoetan daude, zerrenda beltz berezi batzuetan.

- Zoragarria izan behar du inor bizi ez den uharte batera heltzea, ez? galdetu zion Tommyk.

Gustatuko litzaidake naufragatzea, behin bakarrik izanda ere!

- Horrek konponbide erraza dauka erantzun zion Pippik.

- Munduan uharte asko daude.

- Nik badakit non dagoen bat, hemendik nahiko hurbil esan zuen Tommyk.

- Aintzira batean al dago? galdetu zuen Pippik.

- Bai.

- Oso ondo!

- Lehorrean egon izan balitz, ez zuen ezertarako balioko.

Tommy oso pozik zegoen.

- Naufragatuko al dugu? esan zuen.

- Goazen oraintxe bertan naufragio bat egitera!

Tommyk eta Annikak handik bi egunetara hartuko zituzten oporrak eta, egun hartan bertan, beraien gurasoak kanpora joango ziren.

Aukera ederra zeukaten Robinsonetara jolasteko!